EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren VI. TOPAKETA

EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren VI. TOPAKETA

EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren VI. TOPAKETA

Alimentación equilibrada
¿Dónde estamos y hacia dónde vamos?
Qué nos depara la nutrición a futuro

2016-11-04
Basque Culinary Center, Donostia - San Sebastián

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketan elikadura egokia eta bizi-ohitura osasuntsuak azpimarratzen jarraitu nahi dugu, gure erakundearen oinarriak baitira.

Elikadura orekatua. Non gaude eta nora goaz? Zer ekarriko digu etorkizuneko elikadurak, izeneko ekitaldia dakarkigu oraingoan. Azterketa bat egin eta elikadura arloan izango ditugun hurrengo erronkak zein izango diren ebaluatuko dugu. Horretarako, Espainiar Biztanleriaren Elikadura Azterketako (ENPE) datuak hartuko ditugu abiapuntu gisa; azterketa hori EROSKI Fundazioak sustatu zuen eta espainiarren elikadura-ohituren berri izango dugu.

Era berean, aditu prestigiotsuak izango ditugu eta horiei esker euskal gizartearen elikadura-patroiez gehiago jakingo dugu, nola gerturatu berriro dieta mediterraneora, dieta pertsonalizatuak nutrigenomikaren bidez, esku-hartzeko programen ondorioak jokabide aldaketetan elikadura osasuntsuagoa izateko edo elikadura eta emozioen arteko harremana. Gainera, gogoan izango dugu VI. Topaketa honetako eskualdearen ikur den gastronomia eta Basque Culinary Center bezalako kokapen paregabea, bertan trebatzen baitira etorkizuneko sukaldariak.

Bideoak


ENPE

Argazkiak

Dokumentuak

ProgramaDossier

Partaideak

Aitziber San Roman Abete and.

Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Zinegotzi Ordezkaria.

Aitziber San Roman Abete Andrea Psikopedagogian lizentziatua da (EHU), Irakasle ikasketetan diplomatua eta bigarren hizkuntzen (euskara) ikaskuntza-irakaskuntzarako irakasleen prestakuntzan aditua, bi tituluak unibertsitate berdinekoak ere. Gaur egun Donostiako Udaleko zinegotzia da 2005az geroztik. Halaber, Pasaiako Udal-liburutegian zuzendari izan da eta euskarako irakasle ere izan da.
Miren Dorronsoro and.

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendaria. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Espezialitatean. Osasun Publikoko Masterra eta Epidemiologiako Lizentzia berezia egin zituen Bruselako Unibertsitate Librean. Familiako medikua izan da, Familia eta Komunitateko Medikuntzako tutorea, Epidemiologia Unitateko burua, Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordea, IP arduraduna Sareko Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan (ISCIII-ko Osasun Publiko eta Epidemiologiako atalean). Ikerkuntza Ataleko burua Osasun Ikerketa Institutuan - BIODONOSTIA.
Agustín Markaide jn.

EROSKI Taldeko presidentea.

Zuzenbidean eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesional osoa kooperatiba munduan garatu du, batez ere EROSKIn, EROSKI Kooperatibako Zuzendaritza Nagusia eta Taldeko Zuzendaritza Nagusia hainbat urteetan zehar hartuz. . 2011. urtean, EROSKI Taldeko presidente izendatu zuten Batzar Nagusiko bazkideek, eta kargu horixe dauka gaur egun.
Carmen Pérez-Rodrigo doktorea

Osasun Publikoan eta Nutrizioan aditua. Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko presidentea. Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea. Bilbo.

Bizitza oso bat nutrizioa aztertzen. Carmen Pérez-Rodrigo Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko kide izan da 1989. urtean sortu zenez geroztik. Bertan izan ditu mahaikide eta lehengo zuzendariordearen karguak eta, 2012az geroztik, presidentearena, postuan aurreko izan zuen Javier Aranceta doktorearen lekukoa hartuta. Gainera, Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea eta Equipo de Expertos del Proyecto Perseo aditu-taldeko kidea era bada. Pérez-Rodrigo doktorea da EROSKI Fundazioak sustatutako Espainiako Biztanleriaren Elikadura Ohituren eta Nutrizio Egoeraren inguruko Azterketaren (ENPE Azterketaren) koordinazio teknikoaren arduraduna.


Momentos clave de la conferencia:
Jordi Salas-Salvadó doktorea

Rovira i Virgili Unibertsitateko Biokimika eta Bioteknologia saileko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna. Reus.

Doktorea Medikuntzan eta Kirurgian, Rovira i Virgili Unibertsitateko (URV) Biokimika eta Bioteknologia saileko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna eta Sant Joan de Reus Unibertsitate Ospitaleko Nutrizio Klinikoko Unitateko (Barne Medikuntza Saila) Nutrizio Buru Klinikoa, Salas-Salvadó doktorea Espainiako dieta mediterraneoko aditu nagusietakoa da. Gaur egun, Centro Catalán de la Nutrición (CCNIEC-IEC) erakundeko zuzendaria da, Red de Expertos de la Agencia de Salud Pública de Catalunya (Generalitat de Catalunya) aditu-sareko kidea, Institut d’Estudis Catalans erakundeko Biologia Zientzien Saileko kide numerarioa; Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya erakundeko kidea eta, iraganean, World Forum for Nutrition Research and Dissemination foroko presidentea izan zen 2010. eta 2014. urte bitartean, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioko Comité Científico de la Agencia Española de Seguridad Alimentaria (AESAN) batzordeko kidea, eta Federación Española de Sociedades Científicas de Alimentación, Nutrición y Dietética (FESNAD) federazioko presidentea 2010etik 2015era bitartean. Jordi Salas-Salvadó izan da Predimed Azterketaren sustatzaile nagusietako bat (Prebentzioa Dieta Mediterraneoarekin) eta Predimed Plus Azterketaren ikerkuntza-taldeko kide nabarmena da. Alor honetan egin duen ekarpenari esker DuPont zientzia-saria jaso zuen 2014. urtean.

Momentos clave de la conferencia:
Fernando Goñi doktorea

Basurtoko Ospitaleko endokrinologia eta nutrizio zerbitzua.

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntzan eta Kirurgian Doktorea eta Endokrinologia eta Nutrizioan Espezialista. Bere jarduera profesionala endokrinologia eta nutrizio klinikoaren inguruan eta Obesitate Unitatean garatzen du. Hainbat elkarte zientifikoren kide da. SEEDO (Sociedad Española de Obesidad) elkartearen Zuzendaritza Batzordeko mahaikide gisa, obesitatean esperientzia duten medikuei zuzendutako Obesitate Ikastaro Aurreratuen antolaketaren erantzukizuna hartu du.
Experiencia clínica sobre los hábitos saludables en la sociedad vasca
Momentos clave de la conferencia:
Alejandro Martinez doktorea.

EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia.

Zuzenbideko eta Filologia Hispanikoko lizentziaduna da Alejandro Martinez, eta banaketa komertzialaren arloan ibili izan da beti lanean; Continente Zentro Komertzialetan hasi zen 1995. urtean, eta EROSKIn gero, 1997. Merkataritza Banaketaren munduan egin dituen hogei urte baino gehiagotan erantzukizun desberdinak izan ditu. 2008. urtea arte, Elikaduraz kanpoko Saileko zuzendaria izan zen EROSKIn, eta gaur egun Gizarte Erantzukizuneko, Informazio produktuetako eta Ingurumeneko zuzendaria da EROSKIn, eta postu horretatik zuzentzen ditu EROSKIk bere inguruarekin duen harremanetik eta erantzukizunetik sortzen diren hainbat jarduera. Horretaz gain, EROSKI FUNDAZIOko zuzendari nagusia ere bada.
¿Cómo podemos mejorar la calidad de vida de los consumidores en relación con su salud?
Momentos clave de la conferencia:
Dolores Corella doktorea

Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren, Elikadura Zientzien, Toxikologia eta Lege Medikuntzaren Departamentuko katedraduna eta CIBER Fisiopatología de la Obesidad y Nutrición sareko ikertzailea.

Dolores Corella Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Katedraduna da Valentziako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, Unibertsitate bereko Epidemiologia Genetiko eta Molekularraren Ikerkuntzarako Unitatearen Zuzendaria eta Centro de Investigación Biomédica en Red (CIBER) Fisiopatología de la Obesidad y Nutrición Ikerkuntza Taldeko burua. Datu genomikoak epidemiologia tradizionalaren ikerkuntzan integratzeko lanetan ikertzaile aurrendaria izan da Espainian eta 1998. urtean epidemiologia genetikoa eta molekularra ikertzeko lehenengo unitatea sortu zuen Espainian. Bere ikasketak gaixotasun kardiobaskularren eta obesitatearen inguruan garatu zituen. Ingurune-faktoreen artean, bizi-estiloaren aldagaiak jorratu zituen batik bat, bereziki dieta. Gen-dieta interakzioen inguruko azterlan aurrendariak burutu zituen Ordovás doktorearekin batera Bostonen, Framingham-en kohortearen inguruan, eta hortik sortu zen gaur egun nutrigenetika edo nutrizio-genomika gisa ezagutzen dugun diziplina. 2003az geroztik ikertzaile nagusia da PREDIMED azterketan, gen-dieta interakzioen inguruan batik bat. Corella doktoreak aurkikuntza eta ekarpen zientifiko garrantzitsuak egin ditu bere ikerkuntza-alorrean eta, horiei esker, 290 argitalpenetik gora egin ditu nazioarteko biomedikuntza aldizkarietan eragin zientifiko handiarekin eta aipu ugari jasoz.

Momentos clave de la conferencia:
Bittor Rodríguez doktorea

Nutrizio eta Bromatologia Arloa. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Farmazia eta Elikagaien Zientzien Saila.

Bittor Rodríguez doktorea da Elikagaien Zientzian eta Teknologian eta diplomaduna Giza Nutrizioan eta Dietetikan. Gaur egun, Sociedad Científica Española de Dietética y Nutrición SEDYN elkarteko presidentea da, Nutrición y Obesidad taldeko ikertzailea, Gasteizko Udalaren Nutrizio Behatokiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aholkulari zientifikoa, bai eta Spin Off UN-Diet Elikadura Osasun Unitatearen sustatzaile/aholkularia, LASEHU Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Sentsorialaren Laborategiko eta Idiazabal Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko epaia analisi sentsorialean aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua (GND gradua, Farmazia gradua eta hainbat master). Halaber, hainbat ikerkuntza-ildotan parte hartzen du, esaterako, osagai funtzionalen ekintza-mekanismoak, elikaduraren arloko diagnostiko eta esku-hartze programak eta nutrizioaren alorreko garapenerako lankidetza. 32 argitalpen zientifiko garrantzitsu ditu eta 6 liburu argitaratu ditu. Gainera 23 proiektutan parte hartu du taldeko ikertzaile gisa eta 5 proiektutan ikertzaile nagusi gisa.
¿Tienen efecto los programas de intervención en los cambios de conducta hacian una alimentación más saludable?
Momentos clave de la conferencia:
Rogelio Pozo jauna

AZTIko Zuzendari Nagusia. CEO.

Kimika Zientzietan lizentziaduna bikaineko kalifikazioarekin Donostiako fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea), aparteko saria ere jaso zuen fakultate berean eta Kimika Zientzien doktoretza 5 urte beranduago. Gaur egun, Azti-Tecnaliako Zuzendari Nagusia da eta Tecnalia Korporazioko Garapen Operatiboko Zuzendaria. Halaber, hainbat enpresa eta fundazioren administrazio-kontseiluetako kide da, hala nola, Basque Culinary Center eta ELIKA Fundazioa (Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa), besteak beste. Gainera, 32 proiektutan parte hartu du Europako mailan eta 100 ikastaro eta mintegitik gora eman ditu. Era berean, 100 artikulu eta argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu hainbat komunikabidetan eta 6 libururen egilekidea da elikagaien teknologiaren eta elikadura-kalitatearen alorrean. Nabarmentzeko irakaskuntza meritu eta jardueren artean, lan didaktikoa burutu du irakasle gisa hainbat eskola eta programetan, esaterako, Madrilgo Universidad Complutensek eta Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición erakundeak antolatutako Elikagaien Segurtasun Masterrean.
Alimentación y Emociones: El poder de los sentidos
Momentos clave de la conferencia:
Maite Peña and.

Gizarte Politikako Foru Diputatua

Maite Peña López Zuzenbidean lizentziatua da eta lanean dago 2010az geroztik. Gaur egun, Errenteriako Udal-taldearen bozeramalea da 2003az geroztik. Ibilbide politiko zabala du, EAJko Eskualdeko Zuzendaritzan partaidea, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, Eusko Jaurlaritzako kontsumo bitartekaritza zerbitzuko kontsumo arbitroa, Errenteriako Jesusen Bihotza Udal-egoitzaren Patronatuko lehendakaria eta Errenteriako Gizarte Zerbitzuetako lehendakaria. Bestalde, beste organo eta entitateetan hartu du parte, besteak beste, Arreta Sozio-Sanitarioko Euskal Kontseiluan, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan edo Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordean.
Elena Urdaneta doktorea

Ikerketa eta Garapen Zuzendaria, BCC.

Farmazian lizentziatua eta doktorea Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun I+D+i saileko zuzendaria da Basque Culinary Centerren.
Iñigo Cojo jn.

Basque Culinary Centerreko I+D Zentroko Chef ikertzailea

Basque Culinary Centerreko I+D Zentroko Chef ikertzaileak, Iñigo Cojok, Elikadura Eskolaren VI. Topaketa hau elikagaien pertzepzio eta asetasunari buruzko erakustaldi batekin ixten du. Iñigo Cojo Ayestarán, Donostian jaioa 1979an, BCC Innovation-eko chef ikertzailea da. Ikasketak Donostiako Luis Irizar Sukaldaritza Eskolan egin zituen, 90. hamarkadan eta ondoren profesional gisa prestatu zen ospe handiko chefekin. 2013an Basque Culinary Centerren hasi zen lanean eta bertan gastronomia munduan ikerketa lanetan aritzea erabaki zuen.
Estíbaliz Ruiz de Azua andrea and.

Kazetaria. Asteburuetako EITBko Teleberriaren aurkezlea.

Informazio Zientzietan Lizentziaduna eta Masterra Komunikazio Politiko eta Hauteskunde Komunikazioaren Kudeaketan. Estíbaliz Ruiz kazetari gisa ari da 1992. urteaz geroztik. Cadena SER-eko idazlaria izan da zortzi urtetan zehar eta 2001az geroztik ETB euskal telebista publikoko albistegietako aurpegi ezagunenetako bat da. Bere ibilbide profesional eta pertsonalean zehar hainbat sari jaso ditu, esaterako, "Txindu lankidetza eta elkartasunari saria" Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eskutik.