Haurren Obesitatearen Behatokia

Haurren Obesitatearen Behatokia

Haurren Obesitatearen Behatokiaren proiektuaren helburua da Estatuko haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziaren adierazle dinamikoa lortzea.

Gaur egun, haurren obesitatearen prebalentziari buruzko datuak ditugu, irismen desberdineko (eskualdekoak edo estatukoak) azterketen zati gisa burututako neurketa zehatzen bidez lortutakoak. Baina ez dago denboran zeharreko adierazlerik; hots, Estatu, autonomia-erkidego edo toki-mailan haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziari buruzko daturik ematen duenik.

Sei hilean edo urtean behin egiten diren neurketekin, biztanleria berari buruzko adierazle dinamiko batek Instituzio eta Erakundeei lagunduko lieke haurren gehiegizko pisuak eta obesitateak osasun publikoan zenbaterainoko arazoa dakarren zehatzago jakiten edota haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia-tasak murrizteko abian jar litezkeen neurrien eraginkortasun-maila zehazten.

 

Estatuko Biztanleriaren Nutrizio Inkesta, Biztanleriaren Elikadura-ohiturei eta Nutrizio-egoerari buruzkoa

Eroski, bere Fundazioaren bitartez, aspalditik aitzindaria da haurren obesitatea prebenitzen ahalegintzen diren Erakundeen artean. 2015. urtean, Eroski Fundazioak Estatuan egin den azterketarik handiena burutu zuen, autonomia-erkidego bakoitzean haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia zehazteko. Hain zuzen ere, honako hau da: “Estatuko Biztanleriaren Nutrizio Inkesta (EBNI), Biztanleriaren Elikadura-ohiturei eta Nutrizio-egoerari buruzkoa”; bertan, bistan geratu zen haurren obesitateak tasa altua duela:
 

“Estatuan, haurren eta gazteen obesitatearen prebalentzia %22,8koa da, eta zenbateko horri gehiegizko pisua duten haurren ehunekoa gehitzen badiogu, zenbatekoa guztira %50 ingurura iristen da”.


Datu horiek beranduago egindako azterketek berretsi dituzte; esate baterako, hor daukagu Kontsumo Ministerioak 2019an sustatutako Aladino Azterketa berria. Bertan, Estatuko haurren %40 baino gehiagok gehiegizko pisua duela edo lodia dela ikusi da.