
442.000 IKASLEK BAINO GEHIAGOK HARTU DUTE PARTE EROSKI ELIKADURA-ESKOLAN 2018-2019 IKASTURTEAN

- Programaren hartzaile diren Espainiako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3er. zikloetako ikasleen% 15ek baino gehiagok hartu du parte ekimenean
- Espainiako Lehen Hezkuntzako ikastetxeen %44,14k parte hartu du programan 2013an hasi zenetik
- Ekimenak ikasleak sentsibilizatu nahi ditu elikadura orekatua eta bizimodu osasungarria izatearen garrantziaz
- Ikasturte honetan zehar, tailerretako saio didaktikoak berritu dira, programa errepaso modulu berri batekin indartu da eta tokiko ekoizle berriei bisitak gehitu zaizkie
- EROSKI Fundazioaren Elikadurari buruzko Hezkuntza Programak (PEAHS) saria jaso zuen 2016an Espainian egin den ESKren komunikazio-ekintzarik onenetarikoa izateagatik
Elorrion, 2019ko uztailaren 4an.- Lehen Hezkuntzako 3.253 ikastetxetako 442.677 ikaslek hartu dute parte EROSKI Fundazioaren Elikadura eta Bizi Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Eskola garatzen duen Elikadura eta Bizi Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Programa ren (PEAHS) VII. edizioan. Programa zuzentzen zaien Espainiako Lehen Hezkuntzako 2. eta 3er. zikloetako ikasleen % 15ek baino gehiagok eta Espainiako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztien % 23,4k hartu dute parte ekimenean amaitu berri den 2018-2019 ikasturtean. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, parte-hartzea mantendu egin da, oro har, eta nabarmen igo da EROSKI erreferentziazko operadorea den eremuetan; izan ere, parte-hartzaileen kopurua % 153 igo da, eta eskolena, % 144. Datu horiek programaren balorazio positiboa berresten dute, azken lau urteetan zazpi aldiz handitu baita parte-hartzaile kopurua.
Programan izena eman duten ikastetxeak, 2013an hasi zirenetik, Espainia osoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen %44.14 dira. “Gure hezkuntza-programaren helburua da Lehen Hezkuntzako neska-mutilak eta haien ingurunea sentsibilizatzea elikadura orekatuak eta bizi-ohitura osasungarriek duten garrantziaz, haurren obesitate-tasa gero eta handiagoa geldiarazteko, osasuntsu jaten eta indartsu hazten erakusten dien neurrira egindako programa baten bidez”, adierazi du EROSKI Fundazioko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoak. “2013an jarri genuen martxan programa hori, eta, ordutik, 6.139 ikastetxetako 1.311.157 ikaslek hartu dute parte”, zehaztu du.
Haurren obesitatea prebenitzeko Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko konpromisoak biltzen dituen hirugarren konpromisoaren barruan sartzen da programa hau. Hainbat diziplinatako profesionalek osatutako batzorde zientifiko batek osatu du programa: medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia. “Urtez urte, programa hazi eta hobetu egiten da, jada parte hartu duten irakasleek egindako balorazioen eta ekarpenen bidez”, azaldu du EROSKI Fundazioko zuzendariak.
Ikasturte honetako berrikuntzak
Programak hamar saio didaktiko ditu, ikasgelan egiten direnak, eta hiru tailer praktikorekin osatzen dira. Ikasleek erosketa osasungarri bat egiten ikasten dute EROSKI denda batean, eta bertako nekazaritzako elikagaien ekoizle baten instalazioak bisitatzeko aukera dute, elikagaien jatorria bertatik bertara ezagutzeko.
Edukien helburua da ikasleak heztea elikadura orekatu baten oinarrizko elementuei buruz, bizi-ohitura osasungarriei buruz, tokiko produktuen ezagutzari buruz, munduko hainbat kulturatako dietei buruz eta planetaren iraunkortasunari buruz. Unicef, WWF eta Bihotzaren Espainiako Fundazioa Elikadura Eskolaren kolaboratzaileak dira eta hezkuntza programaren edukien zati bat landu dute.
2018-2019 ikasturtean, 1.000 tailer baino gehiago egin dira 201 EROSKI dendatan, eta 24.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. “Aurten, dendetako tailer tradizionalak birformulatu ditugu, are dibertigarriagoak eta didaktikoagoak izan daitezen, eta tailer formatu berri bat sartu dugu dendan, ‘El Chef de la Clase’ izenekoa, bai eta familian egin beharreko jardueren programan sartzea ere, ikasgelan eta lantegietan ikasitakoa etxean praktikan jarri ahal izateko”, azaldu du Martínez Berriochoak.
Ikasturte honetan zehar eduki eta jarduera berriak gehitu zaizkio hezkuntza programari. “‘El Chef de la Clase’ tailerretako formatu berriak zabaldu ditugu, bideo berri bat eta antzeko berrikuntzekin, eta tokiko elikagai-ekoizleen kopurua handitu dugu, ikasturte bakoitzean arrakasta handiz betetzen ditugun tailerrak handitzeko. Gainera, programaren osagarri gisa funtzionatzen duen errepaso-modulu bat sartu dugu, hiru hilean behin elikadura eta dieta osasungarri eta orekatu baten garrantzia azpimarratzeko, eta unitate didaktikoetako jarduerak ere eguneratu ditugu”, gogorarazi du EROSKI Fundazioko zuzendariak. Halaber, ‘Imagine Food’ errezeta osasungarrien marrazki-lehiaketak arrakasta handia izan du hirugarren edizio honetan, formatu berri batekin. 2018-2019 ikasturtean PEAHS programan parte hartu nahi duten ikastetxeek (0 URLa) edo 946 072 841 arretarako telefonoaren bidez eman dezakete izena.
Ohitura osasungarriak sustatzea aintzatestea
Elikadura osasungarriagoa sustatzeko EROSKI Fundazioaren prestakuntza-programak hainbat aintzatespen jaso ditu. Horien artean dago iaz lortutako “GEK gizarte zibilarekin komunikatzeko kanpaina onena” saritzen duen OCARE saria. Enpresen Arduraren Komunikazio eta Ekintzaren Behatokiak (OCARE) saritu egin zuen Elikadura eta Bizi Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Programa (PEAHS), Espainian 2017an egin den ESKren komunikazio-ekintzarik onenetako bat izan zelako. OCARE sarien helburua da Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) inguruko Komunikazioaren ekimen eta ekintza onenak aitortzea.
Halaber, PEAHSek hainbat aintzatespen jaso ditu, besteak beste, “El Chupete” saria Haur Komunikazioaren Nazioarteko Jaialdian, adingabeei zuzendutako komunikazioa saritzeko; NAOS saria, Osasun eta Kontsumo Ministerioak emana, kontsumitzaileen osasunari eta bizi-ohitura osasungarriak hedatzeari egindako ekarpenagatik; Innobasqueren (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Gosasun Zigilua; Herritarren Kalitatearen eta Elikaduraren Kataluniar Zentroaren saria (CNEC).
