Skip to main content

OME-K GOBERNUEI ESKATU DIE ELIKADURA OSASUNGARRIA SUSTATZEKO ESTABLEZIMENDU ETA JANTOKI PUBLIKOETAN

La OMS insta a los gobiernos a fomentar la alimentación saludable en los establecimientos y comedores públicos

OMEren arabera, gobernuak dira ekintza-plana gauzatzeko lider nagusiak

Elikagaien Ekintza Planaren helburu berri bat betetzeko, Osasunaren Mundu Erakundeak mundu osoko gobernuak eredugarri izan daitezen eta elikagai osasungarriak zerbitzatu edo sal ditzaten eskatu die, herritar guztien osasuna hobetzeko, eta, bereziki, eskola-etapan dauden haurrena.

Establezimendu publikoetako jantokiak (eskola eta haurtzaindegietakoak, adibidez), zaharren egoitzak, ospitaleak eta espetxeak funtsezkoak dira elikagai osasungarriak administratu, sustatu eta hezteko.

OMEko zuzendari nagusia den Tedros Adhanom Ghebreyesus doktoreak adierazi duenez, “biztanle guztiei arreta ematen dieten establezimendu publikoek, pertsona ahulenak barne, elikadura orekatua sustatzen duten eta elikagai kaltegarriak saihesten dituzten lekuak izan behar dute. Gobernuek eredu izan behar dute, establezimendu publikoetan zerbitzatzen eta saltzen diren elikagaiek modu osasungarrian elikatzen eta bizitzak salbatzen lagun dezaten. Ez da diru publikorik bideratu behar dieta kaltegarriak sortzen dituzten elikagaiak erosteko”.

OMEren arabera, gobernuak dira lider nagusiak ekintza-plana gauzatzeko, eta, horregatik, eredu izateko eskatzen die orain, herritarrek jantoki publikoetan dieta osasungarri bat izateko aukera izan dezaten. Erakunde publikoetan zerbitzatu eta saltzen diren elikagaientzako nutrizio-irizpideak ezarriz elikagai osasungarrien eskuragarritasuna areagotzean, herritarrek dieta osasungarria izango dute, eta, bide batez, dieta hori sustatzen lagunduko dute, ondoren, beren etxeetan elikadura-mota horri eustea erabaki dezaten.

Era horretan, saihestu daitezkeen gaixotasunak eta heriotzak murriztuko dira, batetik, osoko laboreen, lekaleen, fruten eta barazkien ingesta eskasak eragindakoak, eta, bestetik, sodio, gatz, azukre eta gantz (trans gantz azidoak, batik bat) kontsumo handia egiteak eragindakoak.

HBSC 2009/10 International Report txostenaren arabera, osasunarekin lotutako portaerek okerrera egin dute, eta gehiegizko pisuaren eta obesitatearen igoera egon da populazio osoan, haurrak barne. Haur-populazioan ere beherakada bat gosarietan, baita fruta-kontsumoa eta jarduera fisikoa ere.

Jarduera-esparru berria dela eta, elikagaiak eta jatetxe-arloko zerbitzuak erosteko politika publikoak egin, aplikatu, gainbegiratu eta ebaluatu ahal izango dituzte gobernuek. Horiek OMEk gomendatutako elikadura osasungarriaren oinarrizko printzipioekin koherenteak izan behar dute:

  • Murriztu sodio ingestioa, eta saiatu gatz hori iododuna egon dadin.
  • Azukre askeak mugatu.
  • Koipe asegabeak hartzeari lehentasuna eman, aseen aldean.
  • Elaborazio industrialeko trans gantz-azidoak erabiltzeari uztea.
  • Zereal integralen, barazkien, fruten, lekaleen eta fruitu lehorren kontsumoa handitu.
  • Edateko ur doako erabilgarritasuna bermatzea.

OMEk eskatu eta ezarri du gobernuek sustatu behar dituztela dieta orekatua izaten lagunduko duten elikagaien eskuragarritasuna eta/edo osasungarriak ez diren elikagaiak merkaturatzea mugatu eta/edo debekatu. Politika horiek erosketa-, hornidura-, banaketa-, elaborazio-, lehengoratze- eta salmenta-prozesu osoa har dezakete, etapa horietan guztietan osasuna sustatzeko irizpideak bete daitezen.

Gobernuek lehentasunezko 5 arlo hauek zaindu behar dituzte:

• Elikagai- eta edari-ingurune osasungarriak sortzea

• Bizitza osoan dieta osasuntsu baten onurak sustatzea, batez ere talde ahulenentzat

• Osasun-sistemak indartzea, elikadura osasungarria sustatzeko

• Jarraipenerako, ebaluaziorako eta ikerketarako euskarri bat izatea

• Gobernantza, aliantzak eta sareak indartzea, politika guztietan osasun-ikuspegia bermatzeko.

2021eko irailean, Elikadura Sistemei buruzko Nazio Batuen Goi Bilerak neurri berritzaileak eta asmo handikoak proposatuko ditu, mundu osoan elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko modua alda dadin.