
HAURTZAROAN ELIKATZEKO OHITURA OSASUNGARRIEK ERAGIN POSITIBOA DUTE OSASUNEAN HELDUTASUNEAN

- Ikerketa zientifiko batek dieta osasungarria eta ariketa fisikoa konbinatzearen ondorioak aztertu ditu haurtzaroan, eta emaitzek erakusten dute helduaroan ere eragin positiboa duela.
- Bizitzako lehen urteetan dieta osasuntsu bat egiteak heldutasuneko antsietate-mailak ere murriztu ditzake.
California Riverside Unibertsitatea eginiko ikerketa batek adierazten du haurtzaroan gantz eta azukre ugariko elikadurak ondorio kaltegarriak eta epe luzerakoak dituela, nahiz eta helduaroan ariketa fisikoa egin edo modu osasungarrian jan. Dokumentuan jasotako ondorioen arabera, bizitzako lehen urteetan ariketa fisikoa eta dieta osasungarri bat konbinatzeak muskulu- eta garun-masa handiagoa garatzea du ondorio, helduen arteko antsietatea murrizteaz gain.
Ondorio horietara iristeko, bizitzako lehen asteetan jarduerarik egiten ez duten sagu multzoei dieta eta jarduera fisiko mota desberdinak ezarri zizkieten adituek, eta helduetara iristean hesteetako mikrobioman zer ondorio dituzten egiaztatu zuten.
Lehen etapan gantz eta azukre ugariko dieten bidez elikatu zituzten saguak gizendu egin ziren eta, helduaroan, osasungarriak ez diren elikagaiak hobetsi zituzten. Elikadura egokia eta tonu fisiko egokia izan zutenek, berriz, adierazle handiagoak garun- eta muskulu-masan, eta emaitza hobeak antsietatea neurtzean.
Zientzialariek errapetik kendu eta berehala aplikatu zizkieten dietak saguei, eta hiru astez jarraitu zuten horiekin, heldutasun sexuala lortu arte. Zortzi asteren ostean, ikertzaileek euren gaitasun aerobikoa eta zenbait hormona ezberdinen mailak aztertu zituzten.
Zehazki, Muribaculum intestinale bakterioak karbohidratoen eta energiaren metabolismoan duen eragina aztertu da. Dieta osasungarria egin ez zuten saguen kopurua murriztu egin zen. Elikadura osasungarria egin zaienen artean, berriz, nabarmen handitu da bakterio horren maila, dieta eta ariketa fisikoa konbinatuta.
Bestela esanda, osasuna bizitzako lehen urteetatik lantzeak ondorio positiboak ditu helduaroan. Haurtzarotik hasita, dieta osasungarriak eta ariketa fisikoa egiteak nabarmen sustatzen dute pertsonen osasuna.
