Skip to main content

EROSKIk bat egin du PAOS kodearekin, edari eta elikagaien publizitatea arduratsua izan dadin haurrentzat

Konpromiso hori kooperatibak bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko egiten duen ahaleginari gehitzen zaio, eta berriki bi sari jaso ditu “El Chupete 2013” sari entzutetsuetan

EROSKIk gaur arratsaldean sinatu du adingabeei zuzendutako elikagaien eta edarien publizitatea autorregulatzeko PAOS kode berriarekiko atxikimendua, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroaren aurrean.

Hala, EROSKIk konpromisoa hartzen du kode horretako arauak betetzeko adingabeei zuzendutako publizitate-mezuak garatu, erabili eta hedatzeari dagokionez, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta haurren eta gazteen artean gehiegizko pisua eta obesitatea geldiarazten laguntzeko. Gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa duen arazoa, gero eta datu kezkagarriagoak ematen dituena.

Kode berriak Internetera zabaltzen du bere aplikazio eremua, nerabeei zuzendutako publizitatea gehien hazi den hedabidera, eta Europa mailan aitzindaria da.

“PAOS kodearekin bat egiteak indartu egiten du publizitatean eta komunikazioan dugun erantzukizuna, elikadura orekatua sustatzeari dagokionez. Funtsezkoa da haurtzaroan ohitura osasungarriak finkatzea; horretarako, garrantzitsua da helburu berarekin lan egitea arlo guztietatik. Autorregulazioaren aldeko apustuak, jardunbide egokien kode horri atxikiz, haurren obesitatea prebenitzeko erronka kolektibo horretan aktiboki laguntzeko konpromisoa indartzen du”, adierazi du Miguel Ángel Merino EROSKIko Harreman Instituzionaletako zuzendariak.

Elikadura osasungarria sustatzea da EROSKIk kooperatiba gisa dituen helburu sozialetako bat, eta EROSKI Fundazioak aktiboki bultzatzen duen ekintza-lerro bat da, gazteenen elikadura-heziketa babesteko.

2013ko sariak, txikienekin komunikazio arduratsua izateagatik

Duela gutxi, EROSKI marka propioko haurrentzako zereal berrien ontzien diseinuagatik saritu dute EROSKI 2013ko Haurren Komunikazioaren Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan. Haurrei zuzendutako baliodun sormen-lanik onenak eta komunikazio arduratsua saritzen ditu jaialdi independente horrek. Epaimahaiak haren diseinua baloratu zuen. Haren bidez, kontsumitzaileari markaren balioak helarazteaz gain, proposamen ludiko bat egiten die ontzian bertan txikienei.

EROSKIk bere markako elikagai guztietan “nutrizio-semaforoa” izeneko nutrizio-etiketarekin osatzen duen ontzi-diseinua. Ekimen horren bidez, produktuaren balio energetikoa eta nutrizionala ezagutzeko aukera ematen duen tresna bat jartzen du kooperatibak kontsumitzaileen eskura, hiru koloretako gida baten bidez (laranja, horia eta berdea), elikadura orekatu eta osasungarriaren segimendua egiteko, eta, hala, legeak eskatzen duen informazioaz gain, beste informazio bat ere ematen die.

EROSKI Fundazioa ere saritu dute, Espainiako ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Programa garatzeagatik, “El Chupete” Haur Komunikazioko Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan.

Gainera, aurten bertan, Espainiako Nutrizio Akademiak EROSKI saritu du, elikadura osasungarria sustatzen egindako lanagatik. Arlo zientifikoaren aintzatespena da, eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak EROSKIri 2009an eman zion Naos sariarekin bat egiten du.

EROSKI

Hasiera-hasieratik, EROSKIren irabazien % 10 gizarte-ekintzako ekimenetara bideratzen da, batez ere bizi-ohitura osasungarriak sustatzera, kontsumitzailea prestatzera, ingurumena defendatzera eta elkartasunera. Gizarte-ekintzako ekimen horietako asko EROSKI Fundazioaren bidez egiten dira.