Chef familia
Familian kozinatzeko, ikasteko eta partekatzeko esperientzia bat, Basque Culinary Centerreko profesionalekin batera.
Zer da Chef familia?
Chef Familia mahaiaren inguruan ikasteko, partekatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko aukera paregabea da. Basque Culinary Centerrekin lankidetzan garatu da, eta GOe - Gastronomy Open Ecosystemen egiten da, BCCk Donostian duen gastronomia-berrikuntzako hub-ean. Sukaldari profesionalekin batera, 9 eta 12 urte bitarteko haurrek eta haien familiek menu goxo bat prestatu eta dastatuko dute, eta, aldi berean, zapore berriak, sukaldaritza-teknikak eta elikadura-ohitura osasuntsuak ezagutu ahal izango dituzte.
Laster
- Ohitura osasuntsuak modu praktiko eta dibertigarrian hartzea.
- Tokiko eta sasoiko produktuak baloratzen ikastea eta erosketa arduratsuagoa egitea.
- Agian oraindik ezagutzen ez ditugun zaporeak, osagaiak eta elikagaiak ezagutzea.
- Familian une berezi batez gozatzea, esperientzia bera partekatuz.
Zein da erronka?
Benetako sukaldaritza-talde bihurtzeko prestatzea. Profesionalek gidatuta, hainbat erronka gainditu beharko dituzue:
- Menu goxo bat prestatzea: barazki-gyozak, sasoiko arrain-gisatua eta intxaur-kremadun fruta-broxeta.
- Zuen trebetasunak praktikan jartzea.
- Elkarlanean aritzea, emaitzarik onena lortzeko.
Leku mugatuak tailer bakoitzean.