ELIKADURA ESKOLAREN VII. TOPAKETA. EROSKI FUNDAZIOA

ELIKADURA ESKOLAREN VII. TOPAKETA. EROSKI FUNDAZIOA

ELIKADURA ESKOLAREN VII. TOPAKETA. EROSKI FUNDAZIOA

Elikadura orekatua. "Jateko gogoa garunean dago; nola landu jateko ohitura osasungarriak gure seme-alabengan"

2018-11-16
Basque Culinary Center, Donostia - San Sebastián

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketan, elikadura orekatuaren eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenean ari gara arreta jartzen, gure ohiko Mediterraneoko dietaren oinarriak baitira.

Ekitaldi hau honako izenburu honen azpian aurkezten dugu: “Elikadura orekatua. Non gaude eta norantz goaz? Zer dakarkigu nutrizioak etorkizunean”, eta bertan nutrizio esparruan aurkituko ditugun hurrengo erronkak ebaluatzen jarraituko dugu. Horretarako, EROSKI Fundazioak sustaturiko Espainiako Herritarren Nutrizio Egoera Ebaluatzeko Azterketak (ENPE) emandako datuetan oinarrituko gara, Espainiako herritarren elikadura-patroiak eta egoera ponderala ezagutzen lagunduko baitigute.

Hortik aurrera eta ospe handiko adituen presentziari esker, gure elikadura-patroiak gertuagotik ezagutu ahal izango ditugu eta berriro ere Mediterraneoko Dietara gerturatu ahal izango gara. Nutrigenomikaren bidez banakako dietetan oinarrituta etorkizunak dakarkiguna ezagutuko dugu, elikadura osasungarriago batera garamatzan jokaera aldaketen bitartekaritza programaren efektuak jakingo ditugu, edo elikadura eta emozioen arteko erlazioak ikusiko ditugu. Gainera, ez gara gastronomiaz ahaztuko, VI. Topaketa hau hartzen duen herrialdearen ezaugarri, ez eta hura antolatzeko erabili dugun sekulako kokapenaz ere, Basque Culinary Centerra, etorkizuneko chefak prestatuko dituen unibertsitatea.

Bideoak


Vídeo Inauguración VII Encuentro Escuela de Alimentación Fundación ERSOKI

Argazkiak

Dokumentuak

DossierPrograma

Partaideak

Agustín Markaide jn.

EROSKI Taldeko presidentea.

Zuzenbidean eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesional osoa kooperatiba munduan garatu du, batez ere EROSKIn, EROSKI Kooperatibako Zuzendaritza Nagusia eta Taldeko Zuzendaritza Nagusia hainbat urteetan zehar hartuz. . 2011. urtean, EROSKI Taldeko presidente izendatu zuten Batzar Nagusiko bazkideek, eta kargu horixe dauka gaur egun.
Alejandro Martinez doktorea.

EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia.

Zuzenbideko eta Filologia Hispanikoko lizentziaduna da Alejandro Martinez, eta banaketa komertzialaren arloan ibili izan da beti lanean; Continente Zentro Komertzialetan hasi zen 1995. urtean, eta EROSKIn gero, 1997. Merkataritza Banaketaren munduan egin dituen hogei urte baino gehiagotan erantzukizun desberdinak izan ditu. 2008. urtea arte, Elikaduraz kanpoko Saileko zuzendaria izan zen EROSKIn, eta gaur egun Gizarte Erantzukizuneko, Informazio produktuetako eta Ingurumeneko zuzendaria da EROSKIn, eta postu horretatik zuzentzen ditu EROSKIk bere inguruarekin duen harremanetik eta erantzukizunetik sortzen diren hainbat jarduera. Horretaz gain, EROSKI FUNDAZIOko zuzendari nagusia ere bada.
Joxe Mari Aizega dr.

Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusia. Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomia Zientziak Ikertzeko eta Berritzeko Ikerketa Zentroko zuzendaria. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa. Donostia.

Juan Jose Aurrekoetxea doktorea.

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendaria. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

Alvaro Bilbao doktorea.

Psikologian eta Neurologian doktorea.

Marta Verona andrea

Nutrizionista eta Seigarren MasterChefaren irabazlea

Txaro Rodrigo

Gipuzkoako Foru Diputatuaren Mendekotasunaren Arretarako zuzendaritza nagusia.

Gabriela Uriarte andrea

Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduduna Nafarroako Unibertsitatean.