
Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko elikadura
100 urte baino gehiago bizitzea gustatuko litzaizuke? Seguru asko, hau izango da zure erantzuna: “araberakoa” da. Pertsona gehienek urte gehiago bizi nahiko lukete beren ongizate fisiko eta mentala bermatu ahal balitzaie. prest egongo zinateke zure bizimoduan aldaketak egiteko adin hori osasun onarekin lortzeko? Topaketa honetan, bizitza-luzeraren sekretuak azaleratuko ditugu Marta Arroyoren eskutik, eta gehiago eta hobeto bizitzeko nola elikatu azalduko dugu, norberaren eta ingurukoen ongizateari lagunduz.





