Skip to main content

EROSKI Fundazioaren elikadura eskolaren V.Topaketa

Eroski

Etorkizuneko elikadurari begira. Biharko nutrizioa: erronkak, aukerak eta ikuspegiak

Jardunaldi honetan ere, elikadura egokia eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko moduak aztertuko ditugu, horiek dira-eta EROSKI Fundazioaren eta haren Elikadura Eskolaren muin-muineko helburuak. Baina oraingoan etorkizunari begira jarriko gara. Espainiako herritarren egungo egoera abiapuntu hartu (nola jaten dugu, zer-nolako bizi-ohiturak ditugu, zer dakigu elikadurari buruz), eta etorriko diren joeren inguruan jardun nahi dugu, ea gai garen aurreikusteko zer-nolako jardunbideak behar diren etorkizun osasungarriago bat eraikitzeko.

Abiapuntu hori ENPE Azterketatik aterako dugu (Espainiako Herritarren Elikadura ohituren eta Nutrizio Egoeraren inguruko Azterketa da). EROSKI Fundazioak sustatu du lan aitzindari hori, eta Javier Aranceta doktoreak gidatu du, eta bertako datuekin, askoz gehiago jakingo dugu Espainiako herritarren elikadura-ereduen inguruan eta horien nutrizio egoeraren inguruan. Urtebete iraun du azterketa horrek, eta lau alditan banatuta egin zaizkie galderak herritarrei; guztira, 6.800 lagunek parte hartu dute, adin eta autonomia erkidego guztietakoak, eta azpimarratu behar da elikadura arloko ohituren inguruan Espainiako Estatuan inoiz egin den azterketa zientifikorik osatuena dela. Ekimen handinahia izan da, eta ziur gaude oso baliagarria gertatuko zaiela osasun arloko agintari eta erakundeei, eta baita elikaduraren gaiarekin zerikusia duten gainerako eragileei ere (banaketa arlokoei, besteak beste), etorkizunean estrategia egokiak planifika ditzaten herritarren artean elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Jardunaldi honetan ikuspegi bat baino gehiago agertzea nahi dugu eta bakoitzak bere erara irudikatzea etorkizuneko elikaduraren mapa. Hainbat arlotako espezialistak gonbidatu ditugu, eta horien ekarpenei esker jakingo dugu elikatzeko ohiturak nola aldatuko diren herritarrak zahartu ahala, ikusiko dugu elikagaiak sortzen dituzten alergiek eta intolerantziek prebalentzia handiagoa izango ote duten datozen urteetan, eta ulertuko dugu bioteknologiak zer-nolako ekarpena egin dezakeen nutrizioaren arloan. Horretaz gain, zenbait estrategia aipatuko ditugu Mediterraneoko Dietak dakarren elikatze-eredu osasungarria nola zaindu daitekeen ikusteko eta elikagaiak ekoizteko eredu iraunkorrak eta ingurumena errespetatuko dutenak nola susta daitezkeen jakiteko; era berean, arreta jarriko diegu Administrazio Publikoek osasuna sustatzeko egiten dituzten proposamenei ere. Eta nola ahaztu gastronomiaren eremua eta zeregina! Gaur egun interes handia sortzen du arlo berritzaile horrek, eta, gainera, jardunaldia egingo den lurraldearen ondare garrantzitsua da.

Data
Kokapena
Palacio Euskalduna, Bilbao

Inaugurazio bideoa

Partaideak

Ponente
Imagen
miren

Nombre
Miren Dorronsoro and.

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendaria. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

Descripcion Ponente
Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Espezialitatean. Osasun Publikoko Masterra eta Epidemiologiako Lizentzia berezia egin zituen Bruselako Unibertsitate Librean. Familiako medikua izan da, Familia eta Komunitateko Medikuntzako tutorea, Epidemiologia Unitateko burua, Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordea, IP arduraduna Sareko Ikerkuntza Biomedikoko Zentroan (ISCIII-ko Osasun Publiko eta Epidemiologiako atalean). Ikerkuntza Ataleko burua Osasun Ikerketa Institutuan - BIODONOSTIA.
Imagen
mikel

Nombre
Mikel Álvarez jn.

Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzailea. Bilboko Udala.

Imagen
agustinmarrkaide

Nombre
Agustín Markaide jn.

EROSKI Taldeko presidentea.

Descripcion Ponente
Zuzenbidean eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesional osoa kooperatiba munduan garatu du, batez ere EROSKIn, EROSKI Kooperatibako Zuzendaritza Nagusia eta Taldeko Zuzendaritza Nagusia hainbat urteetan zehar hartuz. . 2011. urtean, EROSKI Taldeko presidente izendatu zuten Batzar Nagusiko bazkideek, eta kargu horixe dauka gaur egun.
Imagen
javi

Nombre
Javier Aranceta dr.

SENC Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteko Batzorde Zientifikoko presidentea. Nutrizio Komunitarioko irakasle elkartua, Nafarroako Unibertsitatea. ENPE Azterketaren zuzendari zientifikoa.

Imagen
carmen

Nombre
Carmen Pérez-Rodrigo doktorea

Osasun Publikoan eta Nutrizioan aditua. Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko presidentea. Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea. Bilbo.

Descripcion Ponente
Bizitza oso bat nutrizioa aztertzen. Carmen Pérez-Rodrigo Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko kide izan da 1989. urtean sortu zenez geroztik. Bertan izan ditu mahaikide eta lehengo zuzendariordearen karguak eta, 2012az geroztik, presidentearena, postuan aurreko izan zuen Javier Aranceta doktorearen lekukoa hartuta. Gainera, Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea eta Equipo de Expertos del Proyecto Perseo aditu-taldeko kidea era bada. Pérez-Rodrigo doktorea da EROSKI Fundazioak sustatutako Espainiako Biztanleriaren Elikadura Ohituren eta Nutrizio Egoeraren inguruko Azterketaren (ENPE Azterketaren) koordinazio teknikoaren arduraduna.
Imagen
fernando gomez

Nombre
Fernando Gómez-Busto dr.

Mediku geriatra, Adinekoei arreta integrala eskaintzeko San Prudentzio Zentroa, Gasteiz. Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkargoko Elikadura eta Nutrizioa Lantaldeko koordinatzailea.

Erlazionatutako dokumentuak
Imagen
jordi salas

Nombre
Jordi Salas-Salvadó doktorea

Rovira i Virgili Unibertsitateko Biokimika eta Bioteknologia saileko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna. Reus.

Descripcion Ponente
Doktorea Medikuntzan eta Kirurgian, Rovira i Virgili Unibertsitateko (URV) Biokimika eta Bioteknologia saileko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna eta Sant Joan de Reus Unibertsitate Ospitaleko Nutrizio Klinikoko Unitateko (Barne Medikuntza Saila) Nutrizio Buru Klinikoa, Salas-Salvadó doktorea Espainiako dieta mediterraneoko aditu nagusietakoa da. Gaur egun, Centro Catalán de la Nutrición (CCNIEC-IEC) erakundeko zuzendaria da, Red de Expertos de la Agencia de Salud Pública de Catalunya (Generalitat de Catalunya) aditu-sareko kidea, Institut d’Estudis Catalans erakundeko Biologia Zientzien Saileko kide numerarioa; Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya erakundeko kidea eta, iraganean, World Forum for Nutrition Research and Dissemination foroko presidentea izan zen 2010. eta 2014. urte bitartean, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioko Comité Científico de la Agencia Española de Seguridad Alimentaria (AESAN) batzordeko kidea, eta Federación Española de Sociedades Científicas de Alimentación, Nutrición y Dietética (FESNAD) federazioko presidentea 2010etik 2015era bitartean. Jordi Salas-Salvadó izan da Predimed Azterketaren sustatzaile nagusietako bat (Prebentzioa Dieta Mediterraneoarekin) eta Predimed Plus Azterketaren ikerkuntza-taldeko kide nabarmena da. Alor honetan egin duen ekarpenari esker DuPont zientzia-saria jaso zuen 2014. urtean.
Imagen
belen

Nombre
Belén de la Hoz dr.

Alergologia Zerbitzua. Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalea. Madril.

Erlazionatutako dokumentuak
Imagen
joxemaria

Nombre
Joxe Mari Aizega dr.

Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusia. Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomia Zientziak Ikertzeko eta Berritzeko Ikerketa Zentroko zuzendaria. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa. Donostia.

Erlazionatutako dokumentuak
Imagen
juancar

Nombre
Juan Carlos del Olmo dr.

WWF Espainia erakundeko idazkari nagusia

Imagen
daniel

Nombre
Daniel Ramón dr.

Biologiako doktorea. Biópolis S.L. bioteknologia konpainiako zuzendari zientifikoa eta Lifesequencing S.L.-ko kontseilari ordezkaria. Valentzia.

Imagen
loreto

Nombre
Loreto Rubio dr.

Elikadura Osasungarriaren Euskal Plana garapen taldea. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

Imagen
alejandro martinez

Nombre
Alejandro Martinez doktorea.

EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia.

Descripcion Ponente
Zuzenbideko eta Filologia Hispanikoko lizentziaduna da Alejandro Martinez, eta banaketa komertzialaren arloan ibili izan da beti lanean; Continente Zentro Komertzialetan hasi zen 1995. urtean, eta EROSKIn gero, 1997. Merkataritza Banaketaren munduan egin dituen hogei urte baino gehiagotan erantzukizun desberdinak izan ditu. 2008. urtea arte, Elikaduraz kanpoko Saileko zuzendaria izan zen EROSKIn, eta gaur egun Gizarte Erantzukizuneko, Informazio produktuetako eta Ingurumeneko zuzendaria da EROSKIn, eta postu horretatik zuzentzen ditu EROSKIk bere inguruarekin duen harremanetik eta erantzukizunetik sortzen diren hainbat jarduera. Horretaz gain, EROSKI FUNDAZIOko zuzendari nagusia ere bada.
Imagen
jon

Nombre
Jon Zuazagoitia jn.

Osasun Publikoko eta Mendekotasunen Zuzendaritzako zuzendariordea, Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

Imagen
inigo2

Nombre
Iñigo Cojo

Basque Culinary Center-eko I+G Zentroko sukaldari ikertzaileak

Erlazionatutako dokumentuak