Skip to main content

EROSKI Fundazioaren elikadura eskolaren VII. Topaketa

VII Encuentro: Alimentación equilibrada.

Elikadura orekatua. Jateko gogoa garunean dago; nola landu jateko ohitura osasungarriak gure seme-alabengan

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketan elikadura egokia eta bizi-ohitura osasuntsuak azpimarratzen jarraitu nahi dugu, gure erakundearen oinarriak baitira.

Elikadura orekatua. Non gaude eta nora goaz? Zer ekarriko digu etorkizuneko elikadurak, izeneko ekitaldia dakarkigu oraingoan. Azterketa bat egin eta elikadura arloan izango ditugun hurrengo erronkak zein izango diren ebaluatuko dugu. Horretarako, Espainiar Biztanleriaren Elikadura Azterketako (ENPE) datuak hartuko ditugu abiapuntu gisa; azterketa hori EROSKI Fundazioak sustatu zuen eta espainiarren elikadura-ohituren berri izango dugu.

Era berean, aditu prestigiotsuak izango ditugu eta horiei esker euskal gizartearen elikadura-patroiez gehiago jakingo dugu, nola gerturatu berriro dieta mediterraneora, dieta pertsonalizatuak nutrigenomikaren bidez, esku-hartzeko programen ondorioak jokabide aldaketetan elikadura osasuntsuagoa izateko edo elikadura eta emozioen arteko harremana. Gainera, gogoan izango dugu VI. Topaketa honetako eskualdearen ikur den gastronomia eta Basque Culinary Center bezalako kokapen paregabea, bertan trebatzen baitira etorkizuneko sukaldariak.

Data
Kokapena
Basque Culinary Center, Donostia - San Sebastián

Inaugurazio bideoa

Partaideak

Ponente
Imagen
agustinmarkaide

Nombre
Agustín Markalde jn.

EROSKI Taldeko presidentea

Descripcion Ponente
Zuzenbidean eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesional osoa kooperatiba munduan garatu du, batez ere EROSKIn, EROSKI Kooperatibako Zuzendaritza Nagusia eta Taldeko Zuzendaritza Nagusia hainbat urteetan zehar hartuz. . 2011. urtean, EROSKI Taldeko presidente izendatu zuten Batzar Nagusiko bazkideek, eta kargu horixe dauka gaur egun.
Imagen
alejandro martinez

Nombre
Alejandro Martínez Berriochoa doktorea

EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia.

Descripcion Ponente
Zuzenbideko eta Filologia Hispanikoko lizentziaduna da Alejandro Martinez, eta banaketa komertzialaren arloan ibili izan da beti lanean; Continente Zentro Komertzialetan hasi zen 1995. urtean, eta EROSKIn gero, 1997. Merkataritza Banaketaren munduan egin dituen hogei urte baino gehiagotan erantzukizun desberdinak izan ditu. 2008. urtea arte, Elikaduraz kanpoko Saileko zuzendaria izan zen EROSKIn, eta gaur egun Gizarte Erantzukizuneko, Informazio produktuetako eta Ingurumeneko zuzendaria da EROSKIn, eta postu horretatik zuzentzen ditu EROSKIk bere inguruarekin duen harremanetik eta erantzukizunetik sortzen diren hainbat jarduera. Horretaz gain, EROSKI FUNDAZIOko zuzendari nagusia ere bada.
Imagen
joxemaria

Nombre
Joxe Mari Aizega dr.

Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusia. Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomia Zientziak Ikertzeko eta Berritzeko Ikerketa Zentroko zuzendaria. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa. Donostia.

Imagen
juan jose

Nombre
Juan Jose Aurrekoetxea doktorea

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendaria. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

Imagen
alvaro bilbao

Nombre
Alvaro Bilbao doktorea

Psikologian eta Neurologian doktorea

Imagen
mart verona

Nombre
Marta Verona andrea

Nutrizionista eta Seigarren MasterChefaren irabazlea

Imagen
txaro

Nombre
Txaro Rodrigo andrea

Gipuzkoako Foru Diputatuaren Mendekotasunaren Arretarako zuzendaritza nagusia.

Imagen
gabriela

Nombre
Gabriela Uriarte andrea

Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduduna Nafarroako Unibertsitatean.