Lehen Hezkuntzako eskola-haurren osasun-egoeraren behatokia

Atal primarioak

Lehen Hezkuntzako eskola-haurren osasun-egoeraren behatokia

EROSKI Fundazioa eta Getxo Elika elkartu egin gara azterketa bat egiteko; azterketa honetan Lehen Hezkuntzako haurrak aldiro neurtu eta pisatu egingo dira GMI (gorputz-masaren indizea) zehazteko eta horren bidez Getxoko haurrengan obesitateak eta gehiegizko pisuak duten prebalentzia ikusiko da.

EROSKI Fundazioa 2012az geroztik ari da egiten Lehen Hezkuntzako haurren ohitura osasungarrien sustapenerako eta jarraipenerako Programa eta hor sartzen da azterketa hau ere; bere xedea da, elikadura osasungarria izatearen garrantziaz sentsibilizatzea heziketaren bidez.

Getxoko (Bizkaia) ikastetxe hauek daude proiektu pilotu honetan:

  • Nuestra Señora de Europa
  • Azkorri
  • Santísima Trinidad
  • Juan Bautista Zabala
  • Geroa

Proiektuari buruzko zalantzaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan: maite_ibarra@eroski.es