
Espainiako adin txikikoek elikagai azukretsu gehiegi hartzen dute

Berriki ezagutarazi da EsNuPI azterketa (Espainiako Haurren Nutrizio Azterketa). Nutrizioaren Espainiako Fundazioak (FEN) eta Nutrizioaren Iberoamerikako Fundazioak (FINUT) egin dute, eta Espainiako Pediatria Elkarteko Nutrizio Batzordeak ere parte hartu du. Ondorio nagusia: Espainiako haurren nutrizioa hobetu egin daiteke, eta gabeziak ageri ditu D bitaminan, omega-3an eta kaltzioan. Era berean, adingabeek litxarreria eta opil industrial gehiegi kontsumitzen dituzte, eta horrek produktu azukretsuen eta hiperkalorikoen ingestio tasa handiak eragiten ditu.
Ikerketa honetarako bi talde osatu ziren, bata erreferentziazko lagina eta bestea haur esne aberastuak hartzen dituzten haurrena. Guztira, 1 eta 10 urte bitarteko 1.514 haurrek parte hartu zuten.
