Skip to main content

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ETA BIZI-OHITURA OSASUNGARRIEI BURUZKO HEZIKETA-PROGRAMA % 118 HAZI DA KANTABRIAN

ESCUELA DE ALIMENTACIÓN DE EROSKI
  • 46 ikastetxek eman dute izena programan hiruhileko honetan; 2014an, berriz, 25ek
  • Ikastaro honetan, ikus-entzunezko formatuan eskuragarri dauden materialak zabalduko dira, adingabeek errazago eskura ditzaten eta erakargarriagoak eta erabilgarriagoak izan daitezen

Santanderren, 2015eko abenduaren 28an.- 6 eta 12 urte bitarteko ia 3.000 ikaslek parte hartu dute Kantabrian, EROSKI Fundazioaren Elikadura eta Bizi Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Programan, ikasturteko lehen hiruhilekoan. Parte-hartzaileen kopuruak %118 egin du gora iazko epe berarekin alderatuta. Ikasturte honen hasieratik, Kantabriako 46 ikastetxek eman dute izena programan, 2014-2015eko lehen hiruhilekoan baino %84 gehiagok.

Espainia osoan, ia 40.000 ikaslek hartu dute parte PEAHSen ikasturteko lehen hiruhilekoan. Hala, iazko epe bereko parte-hartzaileen kopurua bikoiztu egin da. autonomia erkidego guztietako 512 ikastetxek eman dute izena programan, 2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan baino %67 gehiagok.

Edizio berri honek Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleei eduki berriak, jarduera gehiago eta tailer praktikoak eskaintzen dizkie. Era berean, PEAHSek ikasturte honetan ikus-entzunezko formatuan eskuragarri dauden materialak zabaldu egingo ditu, hartara, adingabeak errazago sartu ahal izateko eta erakargarriagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Hainbat diziplinatako profesionalek osatutako batzorde zientifiko batek osatu du programa: medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia.

EROSKI Fundaziotik, haurren obesitate-tasak gora egin duela ikusita, programa hau jarri genuen martxan 2012an, eskola-umeen artean elikadura eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Urtez urte, programa hazi eta hobetu egiten da, dagoeneko eman duten irakasleek egindako balorazioei eta ekarpenei esker”, adierazi du EROSKI Fundazioko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoak. 2014-2015 ikasturtean ia hirukoiztu egin zen parte-hartzaileen kopurua, eta Espainia osoko 900 ikastetxetako 70.000 ikaslek baino gehiagok eman zuten izena.

Eskainitako tailer kopurua %20 igo da

Eskola-gelako saio teorikoetan eta tailer praktikoetan oinarritutako formatuarekin, ikastetxeetako Hezkuntza Programak eduki berriak ditu edizio honetan, ikasleei elikadura osasungarriaren eta bizi-ohitura osasungarrien inguruko prestakuntza hobea emateko helburuarekin. Horrela, Bihotzaren Espainiako Fundazioarekin (FEC) lankidetzan garatutako saio berri bat sartzen da - ‘Jan eta zaindu zure bihotza’-. “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleei txikitatik jakinaraztea gure osasunean zer eragin duen elikadura egokia izateak”, adierazi du Alejandro Martinez Berriochoak. Saioen edukia bideoan ere ikusgai izango da aurten.

Klase praktikoetan ikasleek saio teorikoetan ikasitakoa praktikan jartzen dute. Ikasturteko lehen hiruhileko honetan, programak 600 tailer inguru eskaini ditu Espainiako eskoletan, iaz epe berean baino %20 gehiago. “Ikasleak gure supermerkatu eta hipermerkatuetara joaten dira erosketak egitera, menu osasungarri bat egiteko. Azken edizio itxian (2014-2015) 1.200 tailer baino gehiago egin ziren 180 establezimendutan”, adierazi du EROSKI Fundazioko zuzendariak.

Eskola praktikoetan, gainera, ‘Nire lurreko produktuak’ tailerra ere sartzen da. Horri esker, adingabeek bertatik bertara ezagutu dezakete beren eskualdeko elikagaien jatorria, nekazaritza-elikagaien ekoizleen instalazioetan, eta tokiko ekoizpenak duen garrantzia egiazta dezakete. Nekazaritzako elikagaien ekoizleen tailer berri hau ikus-entzunezko formatuan dago eskuragarri hezkuntza-programaren edizio berrian http://energiaparacrecer.escueladealimentacion.es/es/los-productos-de-mi-tierra webgunean.

2015-2016 ikasturtean PEAHSen parte hartu nahi duten ikastetxeek www.escueladealimentacion.es edo 94 6072841 arretarako telefonoan eman dezakete izena.