EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAK IBILALDIA 2021EAN PARTE HARTUKO DU

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak Ibilaldia 2021ean parte hartuko du

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAK IBILALDIA 2021EAN PARTE HARTUKO DU

  • Aurreikusitako jardueren artean, Elikadura Eskolak sukaldaritza-tailerrak antolatuko ditu, haurrak elikadura osasungarriko ohituretan modu ludikoan hezteko.

Datorren igandean, maiatzaren 30ean, IBILALDIA 2021 ospatuko da Sopelan, Bizkaiko ikastolen jaiaren 42. edizioa. Oraingo honetan, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek antolatu dute eta bere leloa "Kalakalata!" da, "hezurren mamiraino heltzen den eta batzuetan deseroso sentiarazten gaituen bustidurari" erreferentzia egiten diona. Euskararen alde bustitzeko deia izan nahi du.

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak Ibilaldia 2021en parte hartzen du sukaldaritza-tailerrak antolatuz, haurren artean elikadura osasuntsuaren ohiturak eta dieta osasuntsuaren garrantzia modu ludiko eta dibertigarrian zabaltzeko.

Ikastolaren eredua indartzea eta tokiko elkarte eta erakundeekin harremanak sendotzea da Ibilaldiaren helburua, ikastolek euskararekin eta euskal kulturarekin duten konpromiso sakona azaltzearekin batera.

COVID-19ren eragina dela eta, eta parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna ahalik eta gehien zaintzeko, aurtengo edizioak ez du janari- eta edari-zerbitzurik izango, eta ez du j pertsona askoren aglomerazioa erraztuko.

Jarduerak lau gunetan antolatuko dira: Sua, Ura, Haizea eta Lurra. Horietako bakoitzean gutxienez tailer bat eta ikus-entzunezko jarduera bat egongo dira. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Ibilaldiaren webgunean izena ematea: https://ibilaldia.eus/

 

 

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak Ibilaldia 2021ean parte hartuko du