EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA-ESKOLA ARABA EUSKARAZ 2021EAN

Eroski Fundazioaren Elikadura-Eskola Araba Euskaraz 2021ean

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA-ESKOLA ARABA EUSKARAZ 2021EAN

  • Jarduera-agendaren barnean, Elikadura Eskolak sukaldaritza-ikastaro bat antolatu zuen haurrei elikadura-ohitura osasungarriak modu ludikoan erakusteko

Laudion izan zen ekainaren 20an Araba Euskarazen 41. Edizioa, Laudio Ikastola anfitrioi izanik. “Zabal Bideak” leloa errealitate egin zen jardunaldi horretan, eta ikastetxeak ateak ireki nahi izan zizkien euskarari, hezkuntza-eredu berri bati eta berau hartzen duen herriari.  

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak Araba Euskaraz 2021ean parte hartu zuen, eta sukaldaritza-ikastaro bat eskaini zuen Kultur Etxeko Lorategian. Haurrei zuzendutako tailerraren bitartez, ekimen horren helburua da elikadura osasungarriaren ohiturak eta dieta osasuntsua egiteak duten garrantzia zabaltzea modu ludiko eta dibertigarrian.

Parte hartzeko jardunaldia izan zen eta, aldi berean, COVID-10ak markatutako egoerara egokitutakoa. Antolakuntzak bi gune handitan banatu zituen jarduerak, bertaratutakoek jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izatearren: tailerrak, musika-emanaldiak, antzerkia, dantza, tokiko ekoizleen produktuen azoka, e.a.

Laudion lau aldiz egin da dagoeneko Araba Euskaraz (1983, 1993, 2000 eta 2011); hots, ekitaldi aldarrikatzailea eta jai-girokoa. Lortutako dirua erabiliko da ikastolan burutzen ari diren berrikuntza pedagogikoak behar dituen espazioak egokitzeko, espazioak herriari irekitzeko ekimenak sustatzeko eta aniztasuna eta inklusioa artatzeko planak finantzatzeko baliabideak zentroari emateko.

Eroski Fundazioaren Elikadura-Eskola Araba Euskaraz 2021ean