EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAREN VIII. TOPAKETA.

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAREN VIII. TOPAKETA.

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAREN VIII. TOPAKETA.

Bizitzeko pasioa. Helduaro bete eta osasuntsurako sekretua

2019-09-20
EUROPA BILTZAR JAUREGIA Vitoria-Gasteiz
EROSKI Fundazioko Elikadura Eskolaren zortzigarren topaketak bizitzarako ohitura osasuntsuak eta elikadura orekatu bat hartzearen garrantzia sakondu zuen. Oraingo honetan, helduaroan oinarritzen da, izan ere, bizitzaren etapa honetan, gorputzean aldaketa batzuk gertatzen dira, bai egitura mailan eta bai maila funtzionalean, horiek, gainera, elikadura eta ohitura behar zehatzak sortzen dituzte. "Bizitzeko pasioa. Helduaro bete eta osasuntsurako sekretua." jardunaldiak bizitzako etapa hau pasioarekin bizitzeak suposatzen duen aukera transmititu zuen, izan ere, zoriontasuna bizitza osasuntsu eta aktibo bat izatearekin lotuta dago. Jardunaldian nutrizioaren, psikologiaren, osasunaren, soziologiaren, jarduera fisikoaren... arloetako adituek hartu zuten parte. "Bizitzeko pasioa. Helduaro betea eta osasungarria izateko sekretua”.

Bideoak


Inaugurazio bideoa - EROSKI Fundazioaren Elikagai Eskolaren VIII. Jardunaldia

Argazkiak

Dokumentuak

DossierraPrograma

Partaideak

Agustín Markaide jn.

EROSKI Taldeko presidentea.

Zuzenbidean eta Enpresa-zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesional osoa kooperatiba munduan garatu du, batez ere EROSKIn, EROSKI Kooperatibako Zuzendaritza Nagusia eta Taldeko Zuzendaritza Nagusia hainbat urteetan zehar hartuz. . 2011. urtean, EROSKI Taldeko presidente izendatu zuten Batzar Nagusiko bazkideek, eta kargu horixe dauka gaur egun.
JUAN JOSÉ AURREKOETXEA doktorea

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan

Lizentziatua eta doktorea Medikuntzan, espezializatua Lanaren Medikuntzan eta Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoan. Biodonostiako ikerlaria eta hainbat ikerketa proiektutako eta nazioarteko artikulutako kolaboratzailea; Osasun Publikoaren eta Epidemiologiaren eremuan eragin handia duten aldizkarietan argitaratu dizkiote artikuluok. Horrez gain, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa Saileko kidea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).
ALEX ROVIRA JAUNA

Ekonomialaria eta ESADEko MBA, nazioartean aitortua Self Managementen bultzatzaile gisa, Lidergoaren Psikologian dagoen aditurik handienetako bat

Liburu ugariren egilea; besteren artean, La brújula interior y Los siete poderes, zeinak nazioartean arrakasta handia izan baitu. Baina, zalantzarik gabe, La Buena Suerte izan da nazioartean eragin handiena izan duen obra, 42 hizkuntzatara itzulia eta Espainian fikziozkoa ez den literaturaren barruan obra batek inoiz izan duen arrakastarik handiena: zortzi milioi ale salduak, eta urteko libururik onenaren saria jasoa Japonian 2004an, aho batez, kritikarena, publikoarena eta argitaletxeen sektoreko profesionalena. Hitzaldiak ematen ditu mundu osoan, eta ohiko kolaboratzailea da Espainiako zein Espainiatik kanpoko komunikabide askotan; besteren artean, psikologiaren gaineko Japoniako Psiko aldizkarian. Álex Rovira, Economista y MBA por ESADE, es reconocido internacionalmente como impulsor del Self Management y uno de los mayores expertos en Psicología del Liderazgo. Colabora habitualmente con prestigiosas instituciones académicas, al igual que con ESADE, impartiendo seminarios para la alta dirección, sobre temas relacionados con la gestión de las nuevas organizaciones: Gestión del Talento, Gestión de Pe
MARTA ARROYO IZAGA doktorea

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea

Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomaduna, Farmazian lizentziaduna eta Farmazian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Nazioarteko Mugikortasun eta Programetako dekanordea eta Plurilinguismoaren koordinatzailea EHUko Farmaziako Fakultatean. Ikerkuntzan ibilbide oparoa egin du: 50 argitalpen original ditu, eta liburuko 6 kapitulu eta Espainiako eta Espainiatik kanpoko biltzarretan 80 hitzaldi emanak. Europako, Espainiako eta erkidegoetako laguntzak jaso dituzten 11 ikerkuntza proiektutan jardun da, eta irakaskuntza arloko berrikuntzen zenbait proiektutan parte hartu du. Haren ikerlerroan da bizi estiloa, zeina erabakigarria baita osasunean eta gaitz askotan, hala nola gizentasunean eta minbizi mota batzuetan.
EDURNE JIMENEZ CORTAZAR andrea

Athlon S.Coop-ek enpresentzat antolatzen dituen Osasun Programen arduraduna

Lan munduan hasi zenean erizain jardun zen. Ospitaleko mundutik Athlon SCoop enpresara igaro zen, eta bertan dihardu joan deneko 25 urtean baino gehiagoan, bizi estilo aktiboak sustatzen enpresetako langileen artean. Athlon S. Coopek, bizimodu osasungarrien gaineko prestakuntza eta programen bitartez, lanean dihardu pertsonek ohitura osasungarriak barneratzeko gaitasuna izan dezaten eta arriskuei aurre hartzeko besteko ezagutzak izan ditzaten, bai eta osasun egoera hobea izan dezaten ere.
EMILIO SOLA JAUNA

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako ahalduna.

Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna, EHUn, 1976ko urritik 1982ko ekainera. Osasun mentalaren eta droga mendekotasunaren arloan jardun zuen mediku 1986. urtera arte. Ordutik, askotariko karguak izan ditu osasunari eta ongizate sozialari loturik. Gaur egun, Arabako Gizarte Politiketako ahalduna da.
GABRIELA URIARTE ANDREA

Dietista-Nutrizionista

Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduduna Nafarroako Unibertsitatean. Europako Masterra Metabolismoan eta aditua gizentasunaren eta pisu gehiegiaren tratamenduan. Gaur egun, klinika propioan dihardu Donostian, eta telebista aurkezle Ander Gonzalezekin batean ETB2ko “A bocados” programan.