Imagine Food
5. edizioa prestatzen ari gara!
Zer da Imagine Food?
Imagine Food Eroski Fundazioak eta Eroskik antolatutako marrazki-lehiaketa bat da, modu osasungarrian elikatzearen gaineko ideia dibertigarria ere badela transmititzeko asmoarekin.
Guretzat, haurrak elikadura osasungarriaren inguruan hezten laguntzea funtsezko helburua da, eta hori egiteko modurik onena jarduera ludikoak eta dibertigarriak antolatzea da, lehiaketa hau bezala.
Zein da erronka?
Azken edizioan, 6 eta 12 urte arteko haurrak eta haien familiak animatzen ditugu errezeta osasungarri bat sortzera eta marraztera eguneko 5 otorduetako edozeinetarako (gosaria, goiz erdia, bazkaria, askaria edo afaria). Alegia, osasuntsu hazteko aukera ematen dien plater bat! Errezeta hori marraztea eta guri bidaltzea bezain erraza da.
Oinarrizko bi osagairekin – elikagai osasungarriak eta irudimen apur bat-, erakutsiko duzue janaria prestatzea eta osasuntsu jatea oso dibertigarria izan daitekeela.
Pasadan edizioan 6 familia irabazle egon ziren
Bi kategoria bakoitzeko (6-8 urte; 8-10 urte; 10-12 urte). Familia irabazle bakoitzak Donostian familiarekin igarotzeko asteburu bateko egonaldia irabazi zuen, gogotsuentzat Basque Culinary Klubean sukaldaritza-ikastaro eta guzti. Haurrek, berriz, patinete bat jaso zuten.
Aurreko edizioak
Koloreekin, zaporeekin eta testurekin jolasteak aukera ematen du plater gustagarriagoak eta gure dietan elikagai osasungarriak sartzen laguntzen dutenak sortzeko.
Lehiaketaren aurreko edizioetako liburuak deskarga ditzakezu orain.
Imagine Food errezeta-liburuak Espainia osoko haurren eskutik jasotako 4.000 marrazki baino gehiagoren artean egindako aukeraketarekin osatu dira.
Familian janaria prestatzeko ideiak ematea espero dugu!
Imagine Food liburuak
Deskargatu 1. edizioa Deskargatu 2. edizioa Deskargatu 3. edizioa Deskargatu 4. edizioa