Skip to main content
Inkesta

Inkesta Elikadura-ohiturei buruz

Subtitulo
8 eta 12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei

Erosteko, janaria prestatzeko eta jateko ohiturak etxean

EROSKI Fundazioak Lehen Hezkuntzako ikasleei elikadura ohituren gainean egindako inkesta aurkeztu du: Espainia iparraldeko bederatzi autonomia erkidegotan egin diete 8-12 urteko 2.126 haurri 2024ko maiatzetik irailera. Inkestak hiru alor giltzarri ditu: familia, elikaduraren esparruko kanpoko erreferenteak, janaria eta emozioak. Emaitzek erakusten dute ezen, nahiz eta Lehen Hezkuntzako ikasle gehien-gehienek elikagaiak erosten eta prestatzen laguntzen dutela dioten, arazoak izaten jarraitzen dutela esaterako oso osasungarriak ez diren elikagaiak saihesteko eta otorduetan pantailen eragina gutxitzeko.

EROSKI hábitos de alimentación escolar

Inkestaren edukia

Inkestak hiru arlo jorratzen ditu:

  1. Etxekoa: etxeko ohiturak erosketak egitean, janaria prestatzean eta jatean
  2. Adingabeen kanpo-erreferenteak elikaduraren arloan: Nori begiratzen diodan (publizitatea, influencer-ak, gurasoak, irakasleak...)
  3. Janaria eta emozioak: Nola eragiten du nire aldarteak jaten dudanean.
Hábitos de alimentaicón