EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIEN HEZIKETA PROGRAMAK INNOBASQUEREN GOSASUN ZIGILUA JASO DU

El Programa Educativo de alimentación y hábitos saludables de la Fundación Eroski recibe el sello Gosasun de Innobasque

Ohitura osasungarriak sustatzen laguntzeagatik aintzatestea

EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIEN HEZIKETA PROGRAMAK INNOBASQUEREN GOSASUN ZIGILUA JASO DU

 

  • Lehen Hezkuntzako 67.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte 2014-2015 ikasturtean “Hazteko energia” Heziketa Programan
  • Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen % 20k baino gehiagok hartu dute parte programan
  • Dagoeneko irekita dago 2015-2016 ikasturtean egingo den laugarren edizioan izena emateko epea

 

Zamudio, 2015eko uztailaren 7a.- “Hazteko energia” Elikadura eta Ohitura Osasungarrien Heziketa Programak, EROSKI Fundazionarenak, GOSASUN zigilua jaso du gaur. Innobasque, errikuntzaren Euskal Agentziak bultzatu du, ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoagatik esker ona emateko.

EROSKI Fundazioko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoak Innobasqueko Txema Villate zuzendari nagusiaren eskutik jaso du GOSASUN zigiluaren ziurtagiria Bizkaiko parke teknologikoan (Agentziak duen egoitzan) eginiko ekitaldian. EROSKI Fundazioak heziketa programa honen bidez -dagoeneko hirugarren urtea du- lortu nahi dituen helburuak labur azaldu ondoren, zuzendariak EROSKIk elikadura osasungarriarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Era berean, honako hau adierazi du: "gure heziketa programa aintzat hartu izanak lan horretan jarraitzera animatzen eta bultzatzen gaitu. Programak, funtsean, honako hauek sustatzea du helburu: kontsumo arduratsua, elikadura orekatua, aisialdi aktiboan oinarritutako ohiturak eta egi bihurtzea baliabide gutxien dituzten pertsonekin dugun konpromisoa".

 

Martínez Berriochoak nabarmendu du programak ikastetxeetan eta familiengan interesa piztu duela, parte-hartze handia egon baita. 2014-2015 ikasturtea amaitu berri den honetan, ia hirukoiztu egin da parte-hartzearen kopurua aurreko edizioarekin alderatuta. Hamabost autonomia erkidegotako 930 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 67.000 ikasletik gora aritu dira eta.

 

Era berean, gogora ekarri du irailean hasiko dela laugarren edizioa, 2015-2016 ikasturtearen hasierarekin bat eginez. Lehen Hezkuntzako ikasleei nahiz irakasleei eduki berriak, ekintza gehiago eta tailer praktikoak eskainiko dizkiete. Era berean, programak, aurten, ikus-entzunezko formatuko material gehiago jarriko ditu eskura, sarbide errazagoa eta erakargarriagoa nahiz erabilgarriagoa eskaintzeko ikasleei. Programa hainbat diziplinatako (medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia) profesionalez osatutako Zientzia Batzorde batek egituratu du.

 

“Urteak joan, urteak etorri, programa hazi eta edukiak hobetuz doaz, dagoeneko programa jorratu duten irakasleek eginiko balorazioak eta ekarpenak abiapuntu hartuta” azaldu du EROSKI Fundazioko zuzendariak. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen % 20k baino gehiagok hartu dute parte programan.

 

Irakasleek, guztira, 10etik 9,25 puntu eman dizkiote ikasturte honetan EROSKI Fundazioaren programari. Aurreko edizioan baino hobeto, beraz. Hona hemen balorazio onena izan duten alderdiak: erabilitako baliabideak eta tailerretan aritu diren begiraleen prestakuntza.

 

EROSKI Elikadura Eskolaren eduki berriak

Irakasleek, guztira, 10etik 9,25 puntu eman dizkiote ikasturte honetan EROSKI Fundazioaren programari. Aurreko edizioan baino hobeto, beraz. Hona hemen balorazio onena izan duten alderdiak: erabilitako baliabideak eta tailerretan aritu diren begiraleen prestakuntza.

 

Funtsean, ikasgelako saio teorikoak tailer praktikoekin tartekatzen dituen formatua erabiltzen dute, eta Heziketa Programak eduki berriak sartuko ditu ikastetxeetan laugarren edizio honetan. Hala, saio berria gaineratu da ikasleen ezagutza areagotzeko: ‘Jan eta zaindu zure bihotza’, Bihotzaren Espainiako Fundazioaren (BEF) laguntzarekin. “Garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleei txikitatik irakastea zein eragin duen gure osasunean elikadura onari eusteak” baieztatu du Martínez Berriochoak. Saioen edukia ikusgai egongo da bideo honetan.

 

Ikasgelan landuko diren saio teorikoez gain, hainbat tailer osagarri ere egongo dira, ikasleek praktikan jar dezaten ikasitakoa. “Ikasleek gure dendetan egiten dituzte tailer praktikoak. Horietan, menu osasungarriak prestatzeko erosketak egiten dituzte. Azken edizioan, 1.200 tailer baino gehiago egin dira 180 saltokitan” esan du EROSKI Fundazioko zuzendariak.

 

Bestalde, ‘Nire lurraldeko produktuak’ tailerraren bidez, adingabeek zuzenean ezagutu ditzakete nekazaritza eta elikagaien ekoizleen instalazioetan euren eskualdeko elikagaien jatorria, eta, horrela, bertako ekoizpenak duen garrantziaz jabetzen dira. Nekazaritza- eta elikagai-produktuen ekoizleen tailer berri hau, irailetik aurrera, ikus-entzunezko formatuan egongo da eskuragarri heziketa programaren edizio berrian, zehazki, webgune honetan: www.escueladealimentacion.es.

 

2015-2016 ikasturtean EOOHPn parte hartu nahi duten ikastetxeek dagoeneko izena eman dezakete www.escueladealimentacion.es webgunearen bidez edo 946072841 telefonoaren bidez.

 

Innobasquen GOSASUN zigilua

Innobasqueren Efisaludable Elkartearen dinamikatik abiatuta sustatu da GOSASUN, hau da, ohitura osasungarriak bultzatzen dituen mugimendu sozioekonomikoa. Horren inguruan, eragileen sare bat sortu da, inguruan ohitura osasungarriak sustatzen ahalegintzen diren elkarte eta erakundeez osatutakoa.

 

 

 

 

EROSKIz eta EROSKI Fundazioaz gehiago jakiteko,

Ziortza Beristain: zberistain@consejerosdelnorte.com

Edurne Izquierdo: eizquierdo@consejerosdelnorte.com

Tel: 944 158 642

El Programa Educativo de alimentación y hábitos saludables de la Fundación Eroski recibe el sello Gosasun de Innobasque
El Programa Educativo de alimentación y hábitos saludables de la Fundación Eroski recibe el sello Gosasun de Innobasque